Hasiera >> Produktoak

Produktoak

Gure txahalak 6 edo 7 hilabete bitarte bere amaren ondoan bizi dira errapetik esnea edanez. Gero banandu egiten dira gizendu daitezen. Bere janaria trasjenikorik gabeko zereal natural, belar eta lastoz osatuta dago.
Gure haragiaren kalitatea ziurtatzeko bertako erakunde ofizialek, bai hazkuntza prozesua, elikadura eta osasuna kontrolatzen dituzte.

Haragi salmenta:
600g. ko 8 pakete (txuleta, sahieskia, pikadiloa, zankarra, haragi  egosia eta  hiru xerra mota ezberdin)

Zorro hauek denak banaka hutsean ontziratuak daude , guztira 5 Kg.-ko Pack-a osatzen dute eta 60 balio du. Pack honek edozein izotzgailuetan sartzeko moduko neurria du.

Txekor erdi edo laurdenak ere saltzen dira hutsean ontziratuak edo ez. ( prezioa Kg. kopuru edo eskaeraren araberakoa izango da)

haragia